Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Dokumentuak

    Biribilko 2012-2013 ikastaroen balorazioa

    Biribilko ikastaroen urteroko ebaluazioak, ikastaroen maila eta talde desberdinetan parte hartu duten merkatari/ikasleen eta irakasleen balorazioa ezagutzea du helburu, batetik, kalitate-kontrolerako neurri modura eta bestetik, aurrera begira bideragarriak izan daitezkeen moldaketa edo egokitzapenak aztertzeko. Informazioa, parte hartzaileek galdera-sorta bati emandako erantzunen bidez jaso da. Datuek, ikasle nahiz irakasleen asebetetze-maila altua dela erakusten dute: 0tik 10era doan eskala batean, ikasleek 8,3 puntuko batez besteko balorazioa egiten dute eta irakasleek 7,6koa. Datorren ikasturteari begira, ikasle zein irakasleek, ikastaro hauetan parte hartzen jarraitzeko interes altua adierazten dute.

    Bilboko merkataritza establezimenduetan euskarak bizi duen egoerari buruzko adierazleak

    2012ko irailean, Biribilko merkataritza establezimenduen direktorioa eguneratzeko lanen barruan, landa-lan handi bat burutu zen Bilbo osatzen duten barruti eta auzo desberdinetan. Lan-lan horretan, inkestagile-sare zabal bat antolatu zen auzo horietan kokatutako establezimenduak banan-banan bisitatzeko eta, bertako arduradunak elkarrizketatuz, galdera-sorta egituratu bat betetzeko. Horrela, ia 2.800 establezimenduri buruzko datuak jaso ziren gai desberdinen inguruan: batetik, establezimenduen identifikazio-datuak jaso ziren (izena, jarduera-adarra, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, web orria) eta bestetik, euskararen egoerari buruzko oinarrizko datuak: langile euskaldun kopurua, kanpoko errotulu nagusian eta web orria duten establezimenduetan euskarak duen presentzia, establezimenduan euskara sustatzeko adierazitako interesa.

    Biribilko proiektuaren mugarri, datu eta alderdi metodologiko nagusien atzerako begirada.

    Dokumentu honetan, Biribilko proiektuaren baitan, hasieratik gaur arte, burutu eta jorratu diren alderdi metodologiko nagusiei eta beren mugarri eta datu aipagarrienei begirada orokorra ematen zaie. Horrela, ondoko gaiei buruzko informazioa agertzen da: proiektuaren printzipio teoriko-metodologikoak; hasierako diagnostikoa eta garatutako ikerketa lanak; planifikazio sistema; proiektuaren identitate korporatibo eta bisualaren inguruko alderdiak eta garatutako komunikazio ekintzak; proiektuaren eskari erreal eta potentzialaren ezagupenarekin zerikusia duten alderdiak eta informazio sistema baten eraikuntza; Biribilko proiektuaren formazio eskaintzaren definizioa, sustapena, jarraipena eta ebaluazioa; proiektuaren euskarri eta zerbitzuen etengabeko eguneratzea eta berrikuntza (web orria, establezimenduen inguruko informazio sistema, ebaluazio lanetarako informazioa).

    Biribilko 2011-2012 ikastaroen balorazioa

    Biribilko 2011-2012 ikastaroen ebaluazioa egiteko, euren balorazioa eskatu zaie bertan parte hartu duten merkatari eta irakasleei. Balorazio hori, galdesorta baten egindako hainbat galderari merkatari-ikasleek nahiz irakasleek, modu pertsonalizatuan emandako erantzunen azterketan oinarritu da. Aurreko ikasturteetan bezala, oro har, ikastaroen balorazioa positiboa izan dela esan daiteke. 113 dira matrikulatu diren merkatariak. Ikastaroetan inguruan baloratu diren alderdi desberdinei ikasleek emandako batez besteko puntuazioa 8,4koa izan da (0tik 10erako eskala batean), aurreko ikasturteari emandakoa baino zerbait hobexeagoa (iazkoa 8,1ekoa izan zen). Baloratu diren alderdi horietako batzuk honakoak izan dira: ikasle taldea, ordutegia, irakaskuntza sistema, irakasleak, ikastaroen iraupena, prezioa. Ebaluatu diren aldagai guztietan, balorazioa 7tik gorakoa izan da. Aipagarria da ikasleek Biribilkoren beste ikastaro batean matrikulatzeko erakusten duten interes-maila (8,9 puntukoa) eta baita ere beste merkatariei ikastaro hauetan matrikulatzeko aholkatuko lieketen intentsitate-maila (8,6 puntukoa).

    2010-2011 ikastaroen balorazioa

    Biribilko 2010-2011 ikastaroen amaieran, euren balorazioa eskatu zaie bertan parte hartu duten merkatariei. Horretarako, galdetegi bat prestatu da zuzeneko informazio pertsonalizatua jaso eta aztertzeko. Emaitzak, oro har, positiboak dira: 192 merkatari matrikulatu dira, ikastaroen alderdi desberdinei emandako batez besteko puntuazioak 0tik 10erako eskala batean, 7tik gorakoak dira. Baloratu diren alderdi horiek, honakoak izan dira, besteak beste: irakasleak, ikasle taldea (klasea), euskaltegiaren kokapena, datak eta ordutegia, prezioa, irakaskuntza sistema eta irakatsitako edukiak. Ikastaroen batez besteko balorazio orokorra 8,1ekoa izan da. Aurrera begira, Biribilkok antolatutako beste ikastaro batean matrikulatzeko merkatariek adierazitako interes-maila 7,9 puntukoa izan da batezbeste eta beste merkatariei ikastaroetan parte hartzeko aholkuaren intentsitate-maila 8,4koa.

Hainbat dokumentu ikusi ahal izateko Acrobat Reader instalatuta izan behar da. Acrobat Reader instalatu.